Elhuyarren itzultzaile automatikoak, ahotsa be badakar orain

Bizkaie! 2023-11-27 13:24   Euskerea berbagai

2022an baino % 33 bisita gehiago jaso ditu webguneak aurton.

Elia, Elhuyarren itzultzaile automatikoak, lau urte bete ditu, eta hobekuntza eta barrikuntza nabarmenakaz dator. Batetik, TTS teknologia txertatu deutse. Halanda ze, testu bat itzultzeko eskatzeaz gan, Elhuyarrek garatutako ahots sintetiko neuronaletan entzun ahal izango dogu itzulpena. Horretarako, nahikoa da bozgorailuaren irudia eta bertan dagoan botoia sakatzea eta ahots bat aukeratzea (emakumezkoa ala gizonezkoa). Itzulpenen kasuan bezela, sei hizkuntzatako ahotsak dagoz integrauta. Momentuz, webgunean dago erabilgarri funtzionalidade hau; laster, eskuko telefonoetarako eta mahaigaineko aplikazinoetan be erabili ahal izango dira.

Elia.eus webgunean TTS zerbitzua txertatzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz egin dira.

Bestetik, Telegram mezularitza-aplikazinoan txertatu da Elia; esangura horretan,  sei hizkuntzetako edozeinetara itzultzeko aukerea dago.

Azken lau urtetan, Eliaren funzionalidade eta aukerak ugaritu egin dira eta erabilera-datuek be gora egin dabe. 2022an baino % 33 bisita gehiago jaso ditu webguneak aurton eta erabiltzaile-kopuruak % 12 igon dau. Egindako itzulpenik gehienak euskera eta gaztelaniaren artekoak dira.

Betiko lez, testu laburrak nahiz dokumentu formatudunak itzultzeko erabili daiteke Elia. Dokumentuen kasuan, erosketak egiteko modua erraztu da: Paypal bidez nahiz bankuko txartela erabiliz egin daitekez ordainketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu