Bilbao Kirolak erakundeak bat egin dau Euskerearen nazinoarteko Egunagaz

Bizkaie! 2023-11-24 11:13   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilerea sustatuko dau zemendiaren 27tik abenduaren 3ra arteko ikastaro eta jardueretan.

Udal kiroldegietako hamaika fitness-aretotan euskerazko musikea eta euskerazko irratiak jarriko ditu girotzeko eta 34 ikastarotan baino gehiagotan hizkuntzearen erabilerea indartuko dabe, kirol-langileek emondako jarraibideen bidez.

Bilbao Kirolak-ek 2022an martxan jarritako euskera-planeko ekintzetako bat da honako hau, erabiltzaileak sensibilizetako gure eguneroko bizitzako arlo guztietan euskerearen erabilerea sendotzearen garrantziaz, baita jarduera fisikoa egitean be.

Helburu horri eutsiz, Bilbao Kirolak erakundeak zenbait ekimen jarriko ditu martxan zemendiaren 27tik abenduaren 3ra arteko astean, hain zuzen be, Euskerearen Nazinoarteko Eguna izango baita. Aitagarrienak dira Udal kiroldegietako hamaika fitness-aretotan euskarazko musikea eta irratiak jarriko dirala girotzeko.

Gainera, astean zehar, Bilbao Kirolak erakundeko sareko 11 kiroldegietako 34 ikastarotan baino gehiagotan hizkuntzearen erabilerea sustatuko dabe eta kirol-langileek ikastaro horreetan jarraibideak euskeraz emongo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu