Raimundo El Canasterok eta Brigade Locok 'Mikel' abesti barria kaleratu dabe

Bizkaie! 2023-11-23 10:44   Musikea

Mikel izeneko abesti barriaren bideoklipa hemen.

Raimundo el Canastero eta Brigade Loco taldeek adierazo dabenez, modu inkonzientean jaiotako kantua da Mikel, nahiz eta, urteetan zehar buruan bueltaka genduan gai bat zan. Bersino ofizialak egia ukatzen dauela ikusita eta ames txar ha gidatu eban guardietako bat saritu eta goratu egin barri daben honetan, sinisgogortasuna, amorrua eta frustrazinoa sortu deusku barrenean. Ez dogu inolaz be jazoeren gaineko bersino hori onartzen, hasieratik amaierara kontraesanez betetako kontakizun faltsu bat dalako. Beraz, sinisgogortasun, amorru eta fustrazino horretatik harago doan kantu bat dogu honakoa. Sentimendu barriak arakatuz, halanda ze, jazotakoa salatzen jarraitzeko saiakera bat.

Joe Arroyoren musikea eta, bereziki, Rebelión abestia ezagutzearen ondorio izan dira doinuak. Jai giroko erritmo alaiakaz, hainbeste sufrimendu eragin dauen jazoera baten gaineko abesti bat konposau dabe, azken finean, gehien gustetan jakena eginez, maitasunez eta errespetuz, jazotakoa salatzeko.

Kantua hau Mikelentzat da, haren familiarentzat eta, geu bezela, justizia eskatzen daben guztientzat.

Ahazten ez dana ez da inoiz hilko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu