Joxe Ripiau taldearen 4 disko birmasterizauta datoz

Bizkaie! 2023-11-20 13:12   Musikea

Positive Bomb, Karpe diem, Paradisu Zinema eta Bizitza triste eta ederra dira diskoak.

Joxe Ripiau taldeak Esan Ozenki Records-en eskutik 4 disko grabatu zituan. Orain, barriz, birmasterizauta eta 180 gramoko biniloan plazaratu ditue kutxa berezian. Zemendiaren 20an izango da plazan.

Joxe Ripiau Iñigo Muguruzak sortutako eta gidatutako taldea izan zan, Karibe aldeko musika inspirazino-iturritzat hartuta. Hasieran hirukotea izan zan: Iñigo Muguruzak berak (bajua eta gitarra), Jabier Muguruzak (soinu handia) eta Sergio Ordóñezek (güiro eta perkusinoak) osotuta. 1998an, barriz, laukote bihurtu zan, Asier Ituartek (tronboia) haeurekaz bat egin baitzeban. Reggae, raggamuffin eta ska nahastau zituen saltsa, merengue eta kunbiagaz eta nahasketa horretan oinarritu zan taldearen nortasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu