Zibilito Records-ek irabazi dau Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2023-11-20 07:52   Musikea

2024ko Bilbao BBK Liven joteko aukerea izango dau taldeak.

Argazkia: Zibilito Records. | Ikusi handiago | Argazki originala

Itzek, Ganibet, Zilibito Records eta Enbata Lorade taldeak izan dira 2023ko Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak. Halanda ze, Zibilito Recordsek irabazi dau lehiaketea eta 5000 euro eskuratzeaz gan, 2024ko Bilbao BBK Liven joteko aukerea izango dau taldeak.

Zilibito Records sei lagunek osotutako kolektibo oiartzuarra da eta trapa, pop-punka, bachata, hyperpopa eta beste hainbat estilo buztartzen ditue. Bagilean publikau eben Hastapenak lehen diskoa.

Bilboko Sala BBK Aretoan egin dabe ekitaldia eta epaimahaikideak ondorengoak izan dira: Julen Idigoras, Lorea Argarate eta Josune Arakistain.

Gaztea Maketa lehiaketearen aurtengo babesleak Gazteen emantzipazinorako Eusko Jaurlaritzako GAZ zerbitzua eta Laboral Kutxaren gazte-txartela izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu