Durangoko Azokearen playlista entzungai dago

Bizkaie! 2023-11-16 13:47   Musikea

Badok atarian, Durangoko Azokearen webgunean eta Spotifyn.

Nobedade musikalen proposamen aberatsa egongo da abenduaren 6tik 10era bitartean Durangoko Azokean, izan be, estilo askotariko musikak entzuteko aukerea egongo da: Elektronikea, folka, popa, rocka, punka, indiea... Euskal musika talde eta bakarlarien nobedadeak ezagutzen hasteko aukerea be badago, 58. Durangoko Azokeak eskainitako playlistean hain zuzen be.

Abesti barrien fantasiaz disfrutetako playlista eskuragarri dago Badok atarian, bigarren urtez. Horrezaz gan, Durangoko Azokearen webgunean eta Spotifyn be topauko dabe playlista musikazaleek. Momentuz 60 abesti entzuteko aukerea dago, eta azokea heldu bitartean zerrendea eguneratzen joango da.

Ganera, zerrendako diskoak Landako Guneko erakusmahaietan egongo dira salgai, eta horreetatik 70 musikagile zuzenean entzuteko aukerea egongo da Ahotsenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu