Disko bikotxa plazaratu dabe Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestreak

Bizkaie! 2023-11-16 12:35   Musikea

Lau kantu barri be sartu ditue.

2013an disko bat grabau eben Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestreak, Fernando Velázquez handiaren zuzendaritzapean. Moldaketak be Velázquezek egin zituan. Disko haren 10. urteurrena ospatu nahi izan dogu edizino berezi bat eginez, 180 gramoko binilo bikotean. Jatorrizko diskoan egozan kantuak ez eze lau kantu extra be gehitu ditugu (Noizbait, Oinutsik, Ilargia eta Zapalduen Olerkia). 

Zuzenean grabautakoak Ken Zazpi taldeak eta Euskadiko Orkestreak Bilboko Euskalduna Jauregian, KlasikAt programearen barruan, eskaini eben kontzertuan.

Euskadiko Orkestreak Benito Lertxundi, Kepa Junkera edo beste zenbait folk musikarigaz grabazino garrantzitsuak eginak bazituan be, Ken Zazpu taldeagaz sartu zan lehen aldiz pop-rock munduan. Alde horretatik, grabazino aitzindaria izan zan eta denporearen poderioz erreferente bihurtu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu