Eiderrek single barria kaleratu dau

Bizkaie! 2023-11-16 12:18   Musikea

Ez espero ezer nigandik izenekoa.

Eiderrek pop elektroniko jantzagarria egin dau Ez espero ezer nigandik abesti barriagaz. Iker Villa, Xabi Bengoa eta Oihan Moreno dira singlearen produkzinoaz arduratu diranak. Pop lasai eta introspektiboa. Oinutsik dator barrenak hustuten, nahiz eta leloan errepetiduten dauen Ez espero ezer nigandik. Lehen diskoa atzean itxi nahi dau kantu barriagaz.

Eiderrek urte batzuk egin zituan abeslari Nøgen taldean, baina barruan gauza asko zituala kanporatzeko jaubetuta, bakarlari lanari ekitea erabagi eban. 2023ko martian argitaratu eban sei abestiko Loratzen izenburuko diskoa, hain zuzen be. Pop, rock eta elektronikaz betea, kantu bakotxak bere identidade propioa dau.

Hemen Ez espero ezer nigandik abestiaren bideoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu