Mendexako Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau

Bizkaie! 2023-11-14 11:12   Euskerea berbagai

Abendutik aurrera, UEMAko 103. udalerria izango da Lea-Artibaiko herria.

EH Bilduko bost ordezkarien eta EAJko ordezkari biren aldeko botoakaz, Mendexako Udalak UEMAko kide izatea erabagi dau, zemendiko udal osoko ohiko bilkuran.

Bizkaia hegoaldeko herria da Mendexa. Lea-Artibai eskualdean dago, Lea Artibaiko herrietatik itsasoaren magalean dagoan bakarra da hain zuzen be. Danetara, 425 biztanle ditu eta euskaldunen indizea % 88,35ekoa da. UEMAra sartzeko erabagiaz, udalean zein udalerrian hizkuntza normalizazinoan eregiteko asmoa dau Mendexako Udalak, pausu barriak emonez.

UEMAren ohiko Batzar Nagusia, barriz, abenduaren 16an egingo dabe, eta orduan aztertuko ditue mankomunidadera sartzeko herriek egindako eskaerak. Batzar horretan Mendexaren eskaerea onartzean, UEMAko kide dan 103. udalerria izango da.

UEMAk martian gainditu eban 100 udalen kopurua eta orain arteko ibilbidea gogoratzeko eta bidelagunei eskerrak emoteko egindako ekitaldian nabarmendu eben lez, hasieran zenbait udalek sortutako mankomunidadea inoiz baino sendoago dago gaur egun. Zeanuri batzean, 306.500 biztanleko lurgune euskalduna izango dira UEMAko kide diran udalerrien artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu