Xabi Solano eta Chambao-ko La Mari alkarregaz kantari

Bizkaie! 2023-11-10 09:40   Musikea

Esne Beltzaren Esne Bidea disko barriaren aurrerapena da.

Esne Beltza unibersoaren esperientzian momentu berezia dakar Behin eta berriz single barriak. Abesti honetan, Esne Beltzak bat egin dau Chambao-ko La Mari abeslari ezagunagaz. Alkarregaz hainbat estilo eta kultura buztartzen dituan parebako nusikea sortu dabe, benetan esperientzia aparta eskaintzeko. Chambao-ko La Mari euskeraz entzutea zoragarria da eta Rafa Sardinaren produkzinoa be ezin ahaztu. 

Kantu bereaia disko barriaren aurrerapena da, izan be, taldea Esne Bidea izeneko hurrengo albumean lanean dabil gaur egun. Disko hau aniztasunaren eta lankidetza globalaren testigantzea da, mundu osoko artista talentudunek parte hartu baitabe: Badakigu disko honek berbarik barik itxiko zaituala eta soinu-muga barriak esploretako gonbita egingo deutsula bidaia musikalean sartzeko.

Esne Beltzaren Esne Bidea Durangoko Azokan egongo da eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu