Labayru Fundazinoak nortasun grafikoa barritu dau

Bizkaie! 2023-11-07 13:29   Euskerea berbagai

Ingurune digitalera eta egungo beharrizanetara egokitzea da asmoa.

Bigarren mailako erabilera. | Ikusi handiago | Argazki originala

Labayru Fundazinoak, euskerea eta euskal kulturea sustatzeko konpromisoa dauen erakundeak, markearen indentidade bisuala barritu dau ingurune digitalera eta egungo beharrizanetara egokitzeko asmoz. Fase barri horrek, argi erakusten dau etenbako eboluzinoan dabilen merkatuan erreferente eta abangoardista jarraitzen dauela izaten.

Labayruko zuzendariak, Igone Etxebarriak, azaldu dauanez, barrikuntza hau aurrerapauso bat da Euskal Herriko kultur eta hizkuntza aberastasuna jagoteko eta sustatzeko geure misinoan. Identidade grafiko barritzaile horrek gizarteagaz dogun loturea sendotzen eta beste entzule batzuetara heltzen lagunduko deusku.

Fundazinoak euskal komunidadea eta bere lanean interesa daben guztiak konbidatzen ditu bere nortasun grafiko barria ezagutu eta hikuntzearen, irakaskuntzearen eta ikerketearen bidez euskal kulturea aberasteko zereginean bat egin deien.

Identidade nagusia:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu