Durangaldeko sortzaileek azokan doban parte hartzeko aukerea dabe

Bizkaie! 2023-09-13 10:45   Kulturea

Saltzen danaren % 100 sortzailearentzat da.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Amankomunazgoaren arteko akordioari esker, azokan euren argitalpenak salgai izan nahi dituen Durangaldeko sortzaileek eta erakundeek doban parte hartzeko aukerea dabe Durangaldeko argitalpenak izeneko stand amankomunean.

Helbide fiskala Durangaldeko udalerriren batean daben sortzaileek, enpresek (argitaletxeek, disko etxeek, produkzino enpresek, banatzaileek), alkarteek edo erakunde ofizialen edo beste erakunde batzuen argitalpen zerbitzuek hartu ahal izango dabe parte. Horrezaz gan, hurrengo bi baldintzetako bat be bete beharko dabe:

• Aurkeztutako produktuak Durangaldeko gaiei buruzkoak izatea, hizkuntzea edozein dala.

• Euskerazko sorkuntza lanak edo elebidunak (hizkuntzetako bat euskerea izanda).

Parte hartzea doban da eta saltzen danaren % 100 sortzailearentzat.

Durangoko Azokan izena emoteko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Horretarako durangokoazoka.eus webgunean erakusketari moduan erregistrau behar da eta gero, partaidetza mueta (kasu honetan Durangaldeko argitalpenak standean parte hartu nahi dala) adierazo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu