58. Durangoko Azokan erakusmahaia jarteko inskripzinoa hasi da

Bizkaie! 2023-09-05 09:13   Kulturea

Eskabidea www.durangokoazoka.eus webgunean egin behar da.

Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azokearen aurtengo edizioa eta bertan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzio-etxe, alkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoproduktoreek badabe izena emoteko aukerea dagoeneko: Irailaren 30era arteko epea izango dabe horretarako, www.durangokoazoka.eus webgunearen bitartez. Atarian sartuta, inskripzinorako atal berezi bat dabe eskura interesdunek.

Bestalde, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emoteen txandea irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emongo da horren barri.

Bost egunez, euskal kulturea erdigunean

Erakusmahaien inskripzinoa zabalduta, 2023ko Durangoko Azokea martxan da. Sortzaileen eta kultura zaleen topaleku bilakatuko da bost egunez, euskal kulturea erdigunean kokatuz. Sortzaileen lanak gertutik ezagutu, nobedadeak eskuratu, atzeragoko produkzinoetan arakatu eta kultur giro bizi batez gozetako aukerea izango dabe Durangora etorriko diranek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu