'Txac Planet' Los Angeleseko New Media Film Festival jaialdian lehiatzeko hautatu dabe

Bizkaie! 2022-05-17 09:19   Zinemea

ETB3n emondako serie interaktibo aitzindaria da.

Txac Planet hautatu dabe eta STEAM kategorian lehiatuko da (Zientzia, teknologia, injinerutzea, artea eta matematika), New Media Film Festivalen. Topaketa honek formatu barri eta emergenteetako eduki sortzaileen lana batzen dau, bai AEBetakoa, bai mundu osokoa be.

XIII. Jaialdiak bagilaren 1ean eta 2an izango da Los Angelesen.

Txac Planet saila, GAIA Klusterrak, EITBk, Azaroa Filmsek eta Digitomikak sustatu eta produzidutakoa, Los Angelesen (Kalifornia) bagilaren 1ean eta 2an egingo dan New Media Film Festival jaialdiaren XIII. edizinoan erakutsiko da. 2009tik teknologiagaz lotutako sormen-barrikuntza nagusiak batzen dituan lehiaketearen antolatzaileek Txac Planet aukeratu dabe STEAM kategorian lehiatzeko.

ETB3k telesail honen denporaldi biak emon ditu, 45 atal ditu eta Kutxa Fundazinoaren eta Zibersegurtasuneko Euskal Etxearen laguntzea izan dau. Proiektuak BEAZen laguntza dau nazinoartekotzeko.

Txac Planet pentsamendu konputazionalaren logika eta teknologia informatikoko alfabetizazinoa lantzen dituan telesaila da. Sei minutu inguruko iraupeneko atal bakotxak konputazino eta zibersegurtasun-kontzeptu bat aurkezten dau formatu entretenigarri eta intuitiboan, horregaz alkarreragin deien ume eta nerabeakana heltzen da.

Seriearen argumentua da Txac planetea esploretako eta ikertzeko estazino orbital batek zelan bisitetan dauen. Espedizinoaren buru Ada dago, coder azkarra eta ausarta, robotak programetan eta Lurreko bere lagunakaz komuniketan gozetan dauena. ADAren jardunaldia Kontrol Panela erabilten dau, Robyri, robot ikastun txiki bati, Tor eta Eva robot seniorrek enkargetan deutseen zereginak egiten laguntzeko, beren kodeakaz berba eginez eta teknologia eta zientzia munduko barriak kontauta Helia ordenagailu zentralaren laguntzeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu