'Cuerdas' film laburrak Cannesen izango dau mundu mailako estreinaldia

Bizkaie! 2022-05-02 13:30   Zinemea

Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen bosgarren film laburra da Cuerdas.

Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen bosgarren film laburra da Cuerdas eta 2022ko maiatzaren 17tik 28ra egingo dan Canneseko 61. Zinemaldiko Kritikearen Astean izango da mundu mailako estreinaldia. 

Urresolaren aurreko film laburra (Polvo somos) eta bere lehen film luzearen (20.000 especies de abejas) arteko erdibidean, zuzendariak lan honetan eskualdeko enpresa kutsatzaile baten laguntzea onartzeko erabagiari aurre egin behar deutson emakume abesbatza baten kasua dakarsku.

Cuerdas Sirimiri Films, Gariza Films eta Katz Estudioren produkzinoa da. Marvin & Wayne-ren ardurea da banaketea. Filmak Kultura Ministerioaren - ICAAren, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiaren babesa dau.

Gaztelaniaz 29 minutuko iraupena dauen filma, Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendu dau Cuerdas. Itxaso Frau, Ana Angulo, Lara Izagirre eta Estibaliz Urresola dira filmaren produktoreak eta Lara Vilanovaren erretratu zuzendaritzea eta Corina Herranen arte zuzendaritzea ditu. Luca Rullo zuzeneko soinuaz arduratzen da eta Koldo Corella soinu diseinuaz eta montaketaz. Maialen Sarasua Olidenea da muntaketea, Alba Lozanorena gidoia, Silvina Guglielmotti zuzendari laguntzailea da eta Itxaso Frau Terradillos produkzino zuzendaria.

Cuerdas film laburraren filmaketea 2021eko zemendiaren 9tik 14ra egin eben Muskiz (Bizkaia) eta Laudio (Araba) herrietan. Aktoreak, barriz, Begoña Suárez Ereño (Rita), Miguel Garcés (Ramón), Xanti Agirrezabala (Marcos) eta Jone Laspiur (Jone) dira. Oier Zuñiga eta Ainhoa ​​​​Jauregi Ruizei ibili dira zuzendaritza lanetan. Film laburrak Gambo de Damas Antzerki Taldearen eta San Fuentes Emakumeen Abesbatzaren lankidetza berezia dau.

Estibaliz Urresola

Ikus-entzunezko Komunikazinoan Lizentziatua (UPV-Bilbo); Edizinoaren Teoria (EICTV Cuba); Zinema Zuzendaritzako Masterra (ESCAC) eta Zinema Negozioko Masterra -Marketina, banaketea eta nazinoarteko salmentea– (ESCAC). 2011tik, Urresolak Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko Zinemira sailean estreinautako Voces de papel film luze dokumentala idatzi, zuzendu eta produzidu dau, baita film labur ugari be, besteak beste, Adri (Escac Films) eta Polvo somos (Sirimiri Films), nazinoko eta nazioarteko ehun lehiaketetan parte hartu dabenak, besteak beste, Nanteseko Espainiako Zinema Jaialdian, Alcances Film Dokumentalen Jaialdian, BSFF Brussels Short Film Festival & Market, Guadalajarako Film Festival Mexico edo Malagako Espainiako Zinemaldian, Polvo somos filmak irabai eban jaialdian. Publikoaren Biznaga saria eta emakumezko aktore onenaren Biznaga Goize Blancorentzat. 2022an, Urresolak bere lehen luzea filmauko dau, 20.000 especies de abejas, laborategi eta nazinoarteko merkatu garrantzitsuetatik igaro dan fikzinoko film luzea (Berlinaleko European Film Market, MFI Mediterranean Film Institute, Premier Plans of Angers edo The Screen La Incubator).

- Filmografia

20.000 especies de abejas (Aurreprodukzinoan); Strings (Film laburra, 2022); Dust we are (Film laburra, 2020); Nor Nori Nork – The Declinations (Film laburra, 2018); Paperezko ahotsak (Film luze dokumentala, 2016); eta Adri (Film laburra, 2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu