Laura Perezen 'Lip Stick' da Xprest! AUX zinema rallyaren irabazlea

Bizkaie! 2022-04-25 13:33   Zinemea

Lehiaketearen hamargarren edizinoa hilaren 22tik 24ra egin dabe.

Laura Perez Maquedanoren 'Lip Stick' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Film laburren Bilboko rally parekidea da Xprest! AUX dalakoa. Aurtengoa hamargarren edizinoa izan da, eta parte-hartzaileek 48 orduko epea izan dabe emondako gaiaren inguruko ikus-entzunezkoak aurkezteko. Apirilaren 22an, barikua, eguerdian emon eben gaiaren barri antolatzaileek, eta domeka eguerdirako entregau behar izan zituen film guztiak.

Aurkeztutako lanak aztertu, eta sari nagusia Laura Perez Maquedanori emotea erabagi dau epaimahaiak. Lip Stick izeneko film laburra egin dau (ikusi hemen). 700 euro emon deutsaz Emakundek irabazleari.

Bigarren saria, Bilbao Historikok emondako 400 euro, Maria Bartolomeren ¿Alguna más? lanarentzat izan da (ikusi hemen). Azkenik, AUX Magazine aldizkariak bultzatutako akzesita Beatriz M. Larraguetaren Musas insumisas-entzat izan da (hemen).

Zinemakumeak gara jaialdia eta AUX Magazine bultzatzaile dirala, Xprest! AUX jaialdiaren hamargarren edizinoko egoitzea Bilborock aretoa izan da. Hantxe emon eben barikuan gaiaren barri, eta, domeka iluntzean, sariak banatzeko ekitaldia be han izan zan. Lehiaketan banaka zein taldeka parte hartu ahal izan da, eta gehienez bost minutuko film laburrak aurkeztu behar izan dira, gaztelaniazkoak, euskerazkoak edo berbarik bakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu