‘Aldaketearen Ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinemea' zikloa Bilbon

Bizkaie! 2022-04-25 10:11   Zinemea

Azkuna Zentroko Zinematekeak estreinauko dau.

Azkuna Zentroko Zinematekeak ziklo barri bati hasierea emongo deutso apirilaren 27an, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako indarraldia ardatz dauen ziklo barria.

Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dabe, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diran eskema eta egitura patriarkalakaz hausteko ezinbesteko garrantzia daben istorioakaz. Emakumeak kamerearen alde bietan egon dira zinemearen artea sortu zanetik. Horreetako askok eragin handia izan dabe, bai euren teknika barritzaileakaitik, bai filmetako gaiakaitik be, baina ez dira beti ezagutzera emon.

Ziklo barri honetan, Zinematekeak zinemagile horreetako batzuen aukeraketea eta, filmografia hasibarri bategaz, euren ahalmen eta talentu guztia erakusten dabe.

Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema zikloari hasierea emoteko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta protagonizautako 918 gau proiektauko da; Gizataldearen zentzuaren galerea eta bizitza barri baten ahalegina gogorarazoten dauen narrazio zatikatua da, haren berbetan. Epaimahaiak eta publikoak saritu dabe lana Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazinoarteko Jaialdian - Punto de Vista, DocLisboa eta Torino Film Festival-etan.

Eguenean, apirilaren 28an, filmaren proiekzinoaren ondoren, Arantxa Santesteban zuzendariagaz barriketaldia izango da.

Progamea

 Apirilak 27 eta 28: Arantza Santesteban 918 gau (2021) filma, eguenean eta proiekzinoaren ondoren, zuzendariagaz barriketaldia.

 Maiatzak 4 eta 5 Cafarnaúm (2018) Nadine Labaki.

 Maiatzak 11 eta 12 Estiu 1993 (2017) Carla Simón.

 Maiatzak 18 eta 19 Tarde para morir joven (2018) Dominga Sotomayor.

 Maiatzak 25 eta 26 Libertad (2021) Clara Roquet.

 Bagilak 1 eta 2 En realidad nunca estuviste aquí (2017) Lynne Ramsay.

 Bagilak 8 eta 9 Never, rarely, sometimes, always (2020) Eliza Hittman.

 Bagilak 15 eta 16 Crudo (2016) Julia Ducournau.

 Bagilak 22 eta 23 Beginning (2020) Dea Kulumbegashvili.

Zikloa:

Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinemea

 Apirilaren 27tik bagilaren 23ra, eguaztena 17:00etan eta eguena 19:30ean.

 Golem Alondiga zinema-aretoetan.

 5€ / 4€ Az txartelagaz.

 Sarrerak: Golem Alondiga zinemen leihatiletan eta golem.es webgunean.

Proiekzino guztiak jatorrizko bersinoan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu