2021eko Mungiharro egutegirako argazki-lehiaketea martxan

Bizkaie! 2020-08-21 08:49   Kulturea

Lau urtaroak izango da gaia.

Datorren urteko Mungiharro egutegia apainduko daben argazkiak aukeratzeko, lehiaketea ipini dau martxan Mungiako Udalak. Herritarrek euren argazkiak biladu leikiez, eta onenak egutegian agertuko dira. Horrezaz gan, irabazleari 300 euroko bonua emongo deutse, eta azalean jarriko dabe bere argazkia. Urriaren 20ra arteko epea dago parte hartzeko.

Aurtengo gaia lau urtaroak izango dira. Udalak azaldu dauenez, edizino honetan, Mungia lau urtaroen ikuspegian zelangoa dan erakutsi gura dogu, hau da, gure kaleak, jentea, eraikinak, parkeak, ingurunea, monumentuak, dendak, baserriak, jarduerak... Dana urtaroen guardasolpean: udagoienean, neguan, udabarrian eta udan.

Argazkien formatu edo estiloari jagokenez, danetariko lanak onartuko ditue lehiaketan, baldintza gitxi batzuk bete ezkero: Argazki bertikalak izatea eta euskarri digitalean aurkeztea. Lau urtaroen gaia kontuan hartzeaz gan, Mungia agertu beharko da irudietan. Mungian erroldatutako 16 urtetik gorakoek hartu leikie parte.

Partaide bakotxak hamabi argazki bialdu ahal izango ditu gehienez. Posta elektronikoz (mungiarron.egutegia@gmail.com) edo Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bidez entregau beharko dira lanak, urriaren 20a baino lehen. Ondoren, epaimahaiak argazkirik onenak aukeratuko ditu, eta herritarrek aukeratuko ditue finalisten artean gogokoen dituenak, bozketa herrikoi baten. Danetara 13 argazki izango dira, hile bakotxeko bat eta azalekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu