Domingo Villar eta Dani Alvarezen arteko online barriketaldia Bilbon

Bizkaie! 2020-06-17 10:34   Kulturea

Bidebarrieta Kulturgunean, bagilaren 18an, izango da.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean izango da bagilaren 18an, 19:00etan, Domingo Villar El último barco liburuaren idazlearen eta Dani Álvarez kazetariaren arteko Zoom plataformearen bidezko online topaketea. Zuzenean be jarraitu ahal izango da kulturguneatb-en webgunean YouTube bidez. Gainera, amaitutakoan, Bidebarrieta Kulturgunearen Facebook-eko profilean konpartiduko da.

Alkarregaz berba egingo dabe Villaren literatur ibilbideari buruz, jaioterriko Galiziak bere lanean dauen eraginari buruz, Leo Caldas eleberrien protagonisteari buruz eta nobela baltzaren orainari eta etorkizunari buruz, baita beste hainbat gairi buruz be. Siruela argitaletxearen lankidetzea dau topaketeak.

Zoom plataformaren bidez egingo dan berbaldia jarraitzeko, Bidebarrieta Kulturguneak gonbita bialduko deutse posta elektroniko bidez Bilboko Udalak bultzatutako kultur jardueren barri emoteko harpidetutako personei. Harpidetuta ez dagozanek be esteka honetan egin leikie.

 

El último barco (Siruela)

Villarrek Leo Caldas inspektore lakoniko, bakarti eta nekaezinaren kasu barri bat dakarsku. Zemendiko martitzen lasai eta eguzkitsu batean, Víctor Andrade zirujau ospetsua Vigoko komisariara doa alaba Mónica desagertu egin dala salatzeko. Soto komisarioak, Andrade doktorearen lagunak, berehala jarten ditu Caldas eta bere taldea kasua ikertzen. Hasiera batean borondatezko martxea dirudien gaia, okertzen hasten da polizia Mónicaren bizitzako gorabehera eta jazoera arraroakaz topo egiten hasten danean.

Domingo Villarrek Ojos de agua liburuagaz inaugurau eban Leo Caldas inspektorea protagonista dauen sail arrakastatsua. Bigarren titulua, La playa de los ahogados, nobela baltzaren nazinoarteko panoraman ospetsu egin zan eta kritika eta salmenta bikainak lortu zituan. 2019an, El último barco argitaratu eben, Caldas inspektorearen itzulerea. 15 hizkuntzan irakurri daitekez haren liburuak; sariak be ugari irabazi ditu Villarrek, besteak beste, Novelpol Saraia birritan, Antón Losada Diéguez, Sintagma, Brigada 21 eta Frei Martín Sarmiento sariak, edo Galiziako Liburu-saltzaileen Federazinoaren Urteko Liburua. Erresuma Batuko Crime Thriller Awards eta Dagger International sarietan, Frantziako Le Point du Polar Européen sarian eta Nobela Baltzeko Suediako Akademiaren Martin Beck sarian be finalista izan da.


Dani Álvarez

Boulevard zuzentzen eta aurkezten dau Radio Euskadin. Gainera, El gusto del crimen eta El legado de los huesos programak aurkeztu ditu, biak ETBren krimen errealak eta literarioak ardatz zituenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu