Chillida Lekuk aldi baterako zarratuko ditu ateak

Bizkaie! 2020-04-17 09:50   Kulturea

Igaztik hona 80.000 lagun hartu ditue.

Covid-19 birusa zabaldu ez daiten hartutako neurrietan lagundu eta egoera larri honetan erantzukizunez jokatzeko alarma-egoerea ezarri dabenez, Chillida Lekuk ateak zarratu ditu martiaren 14an. Museoaren helburu nagusia osasun publikoa jagotea da, bisitariak, langileak eta laguntzaileak babestuz agintariek beharrezkotzat joten daben arte.

Kontuak kontu, Chillida Leku COVID-19-ri aurre egiteko ahaleginagaz bat egiten dau, bertako biztanleakaz eta nazinoarteko komunidadearen egoereagaz erantzukizunez jokatuz.


Chillida Leku

Gaur, apirilak 17, urtebete egin dau Chillida Lekuk urte batzuetan izarratuta egon ondoren, barriro ateak zabaldu zituanetik eta igaztik hona 80.000 lagun hartu ditu. Mireia Massagué zuzendariak adierazo dauenez, Momentu gogor honeei aurre egiteko danon indarra eta kolaborazinoa behar da eta ahal danean, ateak zabalduko ditugu gizartea, herritarrak aberasten eta Eduardo Chillidak amestutako topaleku izaten jarraitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu