Basauriko Social Antzokiak YouTubeko kanal bat zabaldu dau

Bizkaie! 2020-04-15 10:24   Kulturea

Antzezlan, kontzertu, jantzaldi eta konpainien lanakaz gozau ahal izango da.

Pandemiak ekarri dauen konfinamenduan zehar herritarrei kultura-aisialdia eskaintzeko asmoz, martxan egongo da Social Antzokiak YouTuben abiarazotako kanala, sartu eta harpidetu zaitez, ez zara damutuko!

Antzokia barriro inaugurau ebenetik (1993ko maiatzaren 29an) handik igarotako antzezlanak, kontzertuak, jantzaldiak eta konpainien lanak jarriko ditue ikusgai plataforma horretan.

Programazinoa Facebooken, Twitterren eta, laster, Social Antzokiaren webgunean be ikusi ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu