XIV. Francisco Javier Landaburu Primus marrazki-sariaren azken txanpea

Bizkaie! 2020-04-14 11:30   Kulturea

Lanak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 2an amaituko da.

Europako Mobimentuaren Euskal Kontseiluak online formatu barri batera egokitu ditu bere sariaren oinarriak umeek beren etxeetatik parte hartzeko aukerea izan deien.

EuroBasque-k, europar nortasuna sustatzeko lana indartuz, erabagi eban 2007an Francisco Javier de Landaburu Primus Saria sortzea. Ekimenaren helburua da belaunaldi gazteenen artean ilusinoa piztea, Europar Batasunaren barri izan deien eta ezagutu deien 500 miloe lagunek konpartiduten daben proiektu hori: bakerako, askatasunerako, demokraziarako, aurrerakuntza ekonomikorako eta alkartasunerako proiektua.

COVID-19 koronabirusaren alarma-egoerearen ondorioz eta eskolak etenda dagozanez, online formatua atondu dabe, familia bakotxak eskuko telefonoa edo ordenagailua erabilita marrazkiak zuzenean banaka igon ahal izan daizan. Irakasleak izena emoteko esteka berean egiteko aukerea be hor izango da. Segurtasun eta higiene arrazoiakaiatik, ez dira onartuko postaz bialitako papelezko lanak.

Parte hartzeko, marrazki bat baino ez da aurkeztu behar, honako hau adierazoten dauena: Zelan ikusten dozu Europa? 500 miloe lagunen bake eta askatasun-espazioa.

Oinarriak eta parte hartzeko online inprimaki barria hartzeko egin klik hemen

Edo formulariorako esteka zuzen hau emonez.

Sari hori pizgarria izan daiteke, baita biziten gagozan etapa larri honetan familian aurrera eroateko jarduera didaktiko eta entretenigarria be.

EuroBasquek eskertzen dau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan eta komunikabideetan parte hartzea eta zabaltzea.

Sari horretan Bilboko Arte EderMuseoak, Eusko Jaurlaritzeak eta Eusko Legebiltzarrak laguntzen dabe eta, gainera, hiru sari dagoz, bakotxa 300 eurokoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu