Bilboko Berreginen Museoak Marrazketa eta Pintura online eskolak eskainiko ditu

Bizkaie! 2020-04-02 09:16   Kulturea

Apirilaren 1etik aurrera dago aukerea.

Bizkaiko erakundeak gai horreei buruzko ikastaroak eskaintzen ditu ikasturtean zehar bere instalazinoetan. Orain, aurrez aurre egin ezin diranez eta berrogeialdirako entretenimendu zerbitzu legez, online ikasgelea sortzea erabagi dau Berreginen Museoak. Dobako eskolak astean behin argitaratuko dira eta hainbat azalpen izango ditue; online plataforma baten bidez ikusi ahal izango dira.

Lehen eskolea apirilaren 1ean argitaratu da eta, hasteko, koloreari buruzko azalpen bat egon da. Zati teorikoaren ondoren, Beatriz Aparicio artisteak ikasleei praktika bat proponidu deutse eta ikasleek etxean egin eta Berreginen Museora bialdu ahal izango ditu lanak.

Erakundeak apirilerako programau ditu saioak; horrenbestez, hainbat teknika eta kontzeptu ikasi ahal izango ditue ikasleek, 4 eskola teoriko horreek eta proponidutako praktikak gauzatuz.

Online Marrazketa eta Pintura eskoletara sartzeko, nahikoa da hemen klik egitea.

Ikasleek lanak Berreginen Museora bialdu nahi baditue, bialdu deiezala ondoko helbidera: Itziar.martija@bbmuseoak.eus

Ekimenaren asmoa da jentea entretenidutea, ikasketearen bidez. Aukera parebakoa da marrazketa zein pinturearen munduetan sartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu