#AzEtxean-en bidez, asteon, Gutun Zuriaren programazino berezia dakar Azkuna Zentroak

Bizkaie! 2020-03-31 08:15   Kulturea

Martiaren 31tik apirilaren 4ra, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren edizinoen ikus-entzunezko errepasoa egingo dabe.

Programautako jardueretako batzuk zentroko programazio egonkorraren eta hezkuntza-programazinoaren parte izango dira eta autoreakaz egindako hitzorduetako batzuk Gutun Zuria 2020/2021 Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdira eroango dira. Aitatu kanal horretan, Azkuna Zentroak programazinoagaz jarraitzen dau, bizi dogu egoera honetan laguntzeko, kulturea etxetik biziteko.

Gaur hasi eta apirilaren 4ra, zentroak Gutun Zuriaren edizinoen ikus-entzunezko hautaketa bat programauko dau, Gutun Zurian parte hartu daben sortzaileakaz izandako momenturik onenak ezagutzeko edo gogoratzeko.

Gaur egun protagonismo barritua hartzen daben alkarrizketa eta gaiei buruzko begiradea itzultzeko aukera bat, besteak beste, mugak, naturea edo sekretuak; eta gaur egungo momentua hausnartzen eta gainditzen lagunduko deuskuen esperientzietara hurreratzeko aukerea. Urteroko topaketea, martiaren 31tik apirilaren 4ra bitarteko ohiko formatuan aurreikusia, egungo egoerearen ondorioz sortu da, denporan eta moduan banatutako proposamen baten bidez; hona hemen eguneroko online programazinoa:

Martiaaren 31n, martitzenean, Euskal sorkuntzearen presentzia gogorarazOko da Jaialdian. Horretarako, alkarrizketa bi konpartiduko dira:

• Ramon Saizarbitoria + Arantxa Urretabizkaia, 2014
• Oskar Alegria + Bernardo Atxaga, 2019


Apirilaren 1ean, eguaztenean, Entseguaren eguna izango da:

• Slavoj Žižek, 2011
• Verónica Gerber Bicecci, Iván de la Nuez-egaz, 2019


Apirilaren 2an, eguenean, Ausartak izango da jardunaldiaren izenburua:

• William Gibson, Rodrigo Fresán-egaz, 2012
• Chuck Palahniuk , Javier Calvoregaz, 2012
• Catherine Millet, Antonio Altarribagaz, 2011


Apirilaren 3an, barikuan, egingo diran alkarrizketen izenburua Gaurkotasuna izango da:

• Sergio Gonzalez, Jon Sistiagagaz, 2014
• Lydia Cacho, Lucía Martínez Odriozolagaz, 2014
• Bill Keller, Iñaki Gabilondogaz, 2012


Apirilaren 4an, zapatuan, gaia Erreferentziak izango da:

• Salman Rushdie, Paul Holdengräberregaz, 2011
• Siri Hustvedt, Almudena Cachogaz, 2017
• Margaret Atwood, Montserrat Domínguez-egaz, 2013


Gutun Zuria barritua

Gutun Zuria Saiakerea hemen hasten da, saiakera kolektibo bat, liburu bat, edizino honetan parte hartzea aurreikusita egoan zenbait autoreren artikuluz osotua eta edizino honek markau dauen errealidadeari buruzko gogoetak jasoko ditu. Parte-hartzaile bakotxak testu bat ekarriko dau, bere ikuspegi partikularretatik abiatuta balioa erantsiz.

Jaialdirako prest egozanek parte hartuko daben argitalpen horrezaz gan, Azkuna Zentroa lanean dabil aurten aurreikusita egozan jardueretako batzuk zentroko programazino egonkorraren eta hezkuntza-programazinoaren parte izan daitezan eta zentroko kultur programazinoko sei lerroei balioa erantsiz.

Zentroak, gainera, aurten parte hartuko eben autoreakaz egindako hitzorduetako batzuk 2020/2021 edizinora atzeratzeko aukerea aurreikusi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu