Gozau antzerkiaz etxetik urten barik

Bizkaie! 2020-03-27 11:14   Kulturea

Arte Eszenikoen munduak martiaren 27an ospatzen dau bere eguna.

Arte Eszenikoen munduak martiaren 27an ospatzen dau bere efemeridea eta, aurten, lehen aldiz 1961ean egun hau instituzionalizau ebenetik, gure herrialdeko antzoki guztiak zarratuta egongo dira koronabirusak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz. Esparru eszenikoetara joatea ezinezkoa danez, Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiak (SGAE) etxetik urten barik antzerkiaz gozau daigun gura dau. Esangura horretan, antzerkia idatzi edo irakurri geinke gure etxeetan, familian irudikatu edo obrak on line ikusi geinkez (#quédateencasa).

Max Sariek eta SGAE Fundazinoak aparteko ilusinoagaz ospatu nahi dabe egun hau sare sozialetan ekimen barritzaile bati esker, antzerkia gure etxea izan dalako beti, baina konfinamendu momentu gogor honeetan hegan eginarazoko ddeuskun igesbide balbula be izan daitekeelako. Horregiatik, antzerkigile guztiak animetan doguz munduari oihu egin deiotsen antzerkia zergaitik dan gurea amesa: Igon zure bideoa sare sozialetara #DiaMundialdelTeatro etiketeagaz eta parte hartu mobimentu honetan.


Antzerkiaren Nazioarteko Eguna (World Theatre Day)

1961ean ezarri eban Antzerkiaren Nazinoarteko Institutuak (IIT). Urtero, martiaren 27an, hainbat jarduera antolatzen dira hori ospatzeko eta sorkuntza eszenikoak gizartean dauen eginkizunari buruz hausnartzeko. Aurten, Shahid Nadeem antzerkigile pakistandarra aukeratu dabe efemeride honen mezua idazteko: Antzerkiak rol bat dau, rol noble bat, dinamizau egin behar dau eta gizateriari aurrera eginarazo, tronak behera jausi baino lehen altzetan lagundu itxi dau idatzita artistearen eta publikoaren arteko hartu-emon sinbolikoa berreskuratzea beharrezko ikusten dauen literatoak.

Arte Eszenikoetako profesionalek efemeride horri aurre egiteko ziurbakotasun ekonomikoan bizi dira, jarduera kulturalean etenaldi malkartsua eragin dauen ur-saltoa bertan behera geratu dalako. Gehienbat autonomoek osotzen dabe kolektibo hori eta duda-mudak dagoz, administrazino publikoek planteautako laguntzino ekonomikoen zain, egoera larria eroangarriagoa izan daiten laguntzeko.

Halan da be, derrigorrezko konfinamenduak gure bazkideen sormena azaleratuko dau, talentuaren bidez, biziten gagozan esperientzia personal eta global historikoa islatuko dabelako. Gure sasoiko obra handi asko autoreen zoritxar personal edo sozialetatik sortu dira eta segurutik testu kopuruak gora egingo dau orain, isolamenduak sorkuntzek behar daben denporea emoten deuskulako; su motelean landu beharreko lanak dira.

Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusiak (SGAE) hainbat ekimenen bidez bultzatzen dau bere masa autoralaren ia % 8 gauzatzen dauen diziplina artistikoaren sustapena (2019ko datuen arabera, SGAEko 132.643 kideetatik 9.635 dira egile dramatikoak eta koreografoak, hau da, antzerkigile eta jantzagileak). Arte Eszenikoak babesteko eta sustatzeko estrategian, SGAEk arreta berezia eskaintzen deutso Zuzenbide Handiko bazkideen eskubideen kudeaketeari, dramaturgoak eta koreografoak batzen dituan taldea, hain zuzen be. SGAErentzat, antzerkia eta jantza sustatzea funtsezko zeregina da, sorkuntza artistikoa sustatzen laguntzen dauelako. Horregaitik, erakundeak ekimen ugari sustatzen ditu gure egile dramatiko, koreografo eta konpositore eszenikoen lana bultzatzeko, besteak beste, Max Sariak, 1998an sortu ziranak, gure herrialdeko Arte Eszenikoetako profesionalen talentua sustatzeko eta autortzeko.

Era berean, SGAEk, bere Fundazinoaren bitartez, urtero antolatzen ditu Jardiel Poncela Antzerkiaren SGAE Saria, Ume Antzerkiaren SGAE Saria, LGTBI antzerki-testuetarako Leopoldo Alas Minguez Nazinoarteko Saria, Irakurketa Dramatizatuen SGAE Zikloa, Antzerki Idazleen Laborategiak eta antzekigintzea nazinoartean sustatzeko laguntza-lerro bat. Horrezaz gan, Teatro Autor Exprés be badau, dramaturgia garaikidea zabaltzen eta sustatzen laguntzeko 2013an sortutako bildumea.

SGAEk Estatu espainiar osoan antzerkia eta jantzak zabaltzeko hainbat ekimenetan parte hartzen dau, besteak beste, Antzerkiaren SGAE Saria, Kataluniako Premios Butaca, Premis de Teatre de Catalunya, Temporada Alta Antzerkgintza Sariak, Entreacte aldizkaria, Catalunya aixeca el teló antzerki ekimena, Més Petit de Tots i la Base de Datos de Dramaturgia Catalana ekimenak; Premios Oh Sariak Asturiasen; Escena Pro edo María Casares Antzerki Sariak Galizian; Valentziar Erkidegoan Autore eta Antzerkigileen Elkarretaratzea edo Alakanteko Antzerki Jaialdia; Andaluziako Arte Eszenikoen Alkarteareren ekimenei bultzadea; Arte Eszenikoen Feria Donostian, hau da, dFERIA; eta, Errioxako Haron, 'Certamen Nacional de Teatro Garnacha de La Rioja' dalakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu