Bizkaiko 35 udalerritara helduko da XV. Kirol Jaia

Bizkaie! 2019-05-27 13:46   Kirola

Bagilaren 1ean eta 2an kirolagaz lotutako jarduera ugari antolatuko ditue.

Bizkaiko 35 udalerrik kirola egiteko konbita egingo dabe bagileko lehenengo asteburuan, kirol espazioak zabaldu eta dobako hainbat proba antolatuta. Foru Aldundiak bultzatzen dau Kirol Jaia, udalen laguntzinoagaz, eta aurten 15. edizinoa izango da.

Honeek udalerriek egin dabe bat ekimenagaz: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Artzentales, Bakio, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Etxebarri, Fruiz, Galdakao, Galdames, Getxo, Gorliz, Igorre, Laukiz, Lekeitio, Maruri-Jatabe, Mundaka, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopuerta, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zalla, Zamudio eta Zeanuri.

Herri bakotxean egingo diran ekintzez gan, Kolesterolaren Ibilbide bi be antolatu ditue, hau da, eguneroko paseo lasaiaren bidez herritarrei ohitura osasungarriak hartzera bultzatzeko txangoak. Bagilaren 1eko ibilaldia Berangon egingo dabe; 2koa, ostera, Atxondon. Kasu bietan, 11:00etan hasiko dira. Aurretik izena emon behar da, hemen.

Kirol Jaia herritar guztientzat pentsautako ekimena da, ondo pasetakoa eta herrikoia. Beronen bitartez, Foru Aldundiak jarduera fisikoa bizkaitarren topagune bihurtu nahi dau, egunerokoan kirola sustatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu