Olabeaga oinez ezagutzeko konbita dakar Bilboko Udalak

Bizkaie! 2019-05-23 13:36   Kulturea

Bagilean izango dira txangoak, doban.

Olabeaga (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao Izan programearen barruan, uriko auzoak oinez ezagutzeko ibilbide gidatuak antolatzen ditu Udalak. Ezagutu oinez lemapean, Masustegin hasi ziran, eta bagilean, Olabeagara helduko dira ibilbideok. Auzoko ondarea eta historia gizarteratzea da ekimenaren asmoa.

Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, martitzenetik zapatura. Bagilaren 29a izango da azken eguna. Parte hartzea doban da, baina gehienez 30 lagun onartuko ditue txanda bakotxean. Hortaz, aurretiaz izena emotea beharrezkoa da, 94 401 00 10 telefono zenbakian. Maiatzaren 27an hasiko dira erreserbak hartzen.

Ramon de la Sota kaiko 1. zenbakian alkartuko dira gidariak eta parte-hartzaileak. Udalak aurreratu dauenez, ordu eta erdi inguruko bisitak izango dira, Olabeaga auzoko kale, plaza eta txokoetatik. Sasoi baten auzoan ohikoak ziran itsasontzi handiak, antxinako ontziolak, tailerrak, kargaguneak, sirgerak eta abar gogora ekarriko ditue.

Ganera, aurtengo nobedade legez, familientzako ibilbide berezia antolatu dabe Bilbao Izan programearen barruan. Lau urtetik gorako umeak daukiezan familiek hartu leikie parte, eurentzako egokia dan moduan azalduko deutsie Olabeagako historia. Hau da, jokoen, ipuinen eta halakoen bidez. Familien bisitaldia maiatzaren 16an egingo dabe, Santa Ana eta Bariko San Nikolas eleiza aurreko plaza-behatokian hasita.

Olabeaga Abandoko udalerriaren auzoetako bat izan zan, harik eta 1890ean Bilbok bereganatu eban arte. Itsadadarraren ertzean dagoanez, itsasoko eta portuko nortasuna izan ditu betidanik. Norvegia ezizenez be ezagutzen da auzoa.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu