Goi mailako kirolarientzako ‘Basque Team 2019 bekak’ eskatzeko epea zabalik

Bizkaie! 2019-04-16 13:12   Kirola

Oinarriak oso-osorik konsultau eta deskargau daitekez hemen

Xabier Olano Olarra | Ikusi handiago | Argazki originala

Basque Team Fundazinoko Patronatuak 2019. urteko goi-mailako kirolarientzako Basque Team bekak emoteko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilebeteko epean zarratuko da. Oinarriak oso-osorik konsultau eta deskargau daitekez hemen

Beka horreen helburu nagusia, Basque Team markapean dabizen Fundazinoaren eginkizunari jagokon goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta dagoz, kirol-modalidade olinpiko eta paralinpikoei.

2019ko Basque Team bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osogarriak eskaintzen ditue (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntzea optimizetako zerbitzuak, coaching-a, goi mailako kirola ixtean laneratze prozesuan emondako babesa, irudi eta komunikazino zerbitzuak...). Ganera, kirolariez gan, derrigorrezko baldintzak beteten dituen teknikari espezializatuek be Basque Team laguntzak eskatu leikiez.

Beka honeek jasoteak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetea dakar, joko garbiari, dopinaren kontrako eta bardintasunaren aldeko burrukei eta beste hainbat alderdiri jagokezan arauak aintzakotzat hartuz. Bekea eskatzerakoan, beharrezkoa da nazinoarteko azkenaldiko kirol emoitzarik garrantzitsuenak batzen dituan kirol curriculuma aurkeztea, baita 2019. urte osorako plangintzea be, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Bekea emoteko 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazinoarteko kirol lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketetan), maila absolutuan lortutako emoitzak hartuko dira kontuan.

Beka muetak:

a.- Basque Team Kirolariak:

Entrenau eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa dan dedikazinoa bermatzeko laguntzak dira. Probearen arabera izan daitekez:

Basque Team beka programa olinpikoa.
Basque Team beka programa paralinpikoa.

b.- Basque Team Teknikariak:

Kirolariaren prestaketaz arduratzen dan persona gorenari zuzendutako bekea.

c.- Atzeraeraginezko Basque Team:

2018. urtean Basque Team beka baten onuradunak izandako kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen dirn kirol merezimenduak edo emoitzak lortu ez baditue, laguntza ekonomiko bat jasoteko eskubidea izango dabe. Bekearen % 50 bermatua izango dabe eta beste erdia Basque Teametik 2019. urterako ezarritako emoitza edo helburuak bete ezkero jasoko dabe.

d.- Basque Team Support:

Kirolariek ezin baditue Basque Team Kirolariak bekak edo Atzeraeraginezko Basque Team bekak eskuratu, 2018ko denporaldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dabela egiaztatzen badabe, laguntza jakin bat jasoteko aukerea izan leikie.


Basque Team Fundazinoa

2007. urtean, Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak sortutako fundazinoak bere hamaikagarren urteurrena ospatu dau 2018an. Hasieran legez, Basque Teamek profesionalak ez diran kirolarien parte-hartzea nazinoartean bultzatzeko eta maila bikaineko emoitzak lortzeko helburua dau gaur egun be, eta horretara bideratzen ditu baliabide guztiak. Laguntza ekonomikoez gan, mueta guztietako zerbitzuak eskaintzen deutsee kirolariei (medikuak, teknikoak, coachinga, komunikazinoagaz lotutako zerbitzuak, hezkuntzea eta lan arlora egokitzeko laguntzinoaa...). 2007tik fundazinoak 140 kirolari baino gehiago dira bekea dabenak, 41 kirol diziplinatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu