BilbaoArtek 9 artista izango ditu protagonista 2019an

Bizkaie! 2018-12-28 10:39   Kulturea

Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramírez, Álvaro Albaladejo, Anäis Boudot eta Borja Gómez dira artistak.



BilbaoArte
k 2019ko egutegia osotuko daben zazpi erakusketen barri emon dau. Itziar Okariz, Begoña Torres, eta Miguel Zugaza izan ditu aurten epaimahaian produkzinorako zentroak. Aurkeztutako proposamenen goi-mailearen aurrean eta deliberazino luze baten ondoren, bakarkako bost eta taldeko erakusketa bi proponidu ditu epaimahaiak guztien adostasunagaz.

Artista irabazleak, 2018an egoiliarrak izandakoak, Ateak Zabalik 2018 talde erakusketan balorau ditue. Raquel Asensi, Fernando Renes, Mar Reykjavik, Pablo Marte, Mabi Revuelta, Cristina Ramírez eta Álvaro Albaladejo, eta Anäis Boudot eta Borja Gómez izeneko artistek 2019ko zezeiletik eta zemendira aurkeztuko ditue euren lanak, produkzinorako diru-laguntzino bati esker eta erakusketa-katologo sormenagaz batera.

Raquel Asensi artistea zeramikaria da. Zeramika artean ikuspuntu feministen eragina ikertzen dau. Proiektu ezbardinetarako bekak jaso ditu. BilbaoArte edo Sareanen bakarkako performanceak egin ditu eta taldeka Spoken Word Bilbaogaz batera Azkuna Zentroan.

Fernando Renes artista bisuala da. Azkenaldian bere lana erakutsi dau, besteak beste, MUSAC, Valladolideko Museo Patio Herrerianon; eta Madrileko CentroCentro Museoan.

Mar Reykjavik Arte Ederretan lizentziatua da Valentziako Unibersidade Politeknikoan eta Madrilgo MasterLaven Ikus-entzunezko Sorkuntza Garaikidea masterra egin eban. Bere lanak La Gallera, Fundación La Posta, Valentziako Octubre CCC i el Muvim, Espacio Oculto, Storm And Drunk, Madrilen, Salamancako Da2 Artium, Tenerifeko COAC, edo Getxoko El Respiraderon erakutsi izan da, eta nazinoarte mailan Berlingo NGBK galeria, Stockholmgo SupermarketArtFair edo Buenos Airesgo El Recoletan. Boxes taldearen sortzaileetako bat da.

Pablo Marte artista, idazle eta ikertzailea da. Bere lana, besteak beste, Bilboko Arte Eder Museoa, Zinebi jaialdia (Bilbo), O cineclube (Santiago de Compostela), HANGAR Centro de Investigação Artística (Lisboa), Koldo Mitxelena (Donostia), Azkuna Zentroa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Kadist Art Foundation (París), CA2M (Mostoles, Madril), Artium (Gasteiz), BAD jaialdia (Bilbo), Arteleku (Donostia) edo BilbaoArte Fundazinoan (Bilbo) erakutsia izan da.

Mabi Revuelta Gure Artea 2016 Sariaren Irabazleak ospe handiko erakundeetan egin ditu erakusketak, besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoan; ISCP, New Yorken; Txinan eta Japonian, Pekingo eta Tokioko Cervantes Institutuan, New Yorkeko Museo Erotikoan; eta ARTIUM Museoan, Vitoria-Gasteizen. Egun, ikertzen dabil, BBVA Fundazinoak Ikerketa eta Kultur Sorkuntzarako (2016) emon deutson dirulaguntzino bati esker.

Cristina Ramírezek Artearen Historia eta Arte Eder ikasketak egin ditu. DKV-Makma marrazketa saria jaso eban, Conplutentse Fundazinoaren Joven sariagaz batera eta Iniciarte programako produkzino laguntzetan hautatua izan da.

Álvaro Albaladejo Granadan bizi eta bertan lan egiten dauen eskultorea da. Arte Ederretan lizentziau zan Granadako Unibersidadean, Munichgo Akademie der Bildenden Künstean egonaldi bat eginaz. Haren azken bakarkako erakusketen artean ondokoak dira azpimarragarrienak: FACBA proiektuaren barruan, Zaida aretoan aurkeztutako El fin del universo (2018); Vueltas y penumbras (2017) PTS aretoan eta Granadako Aldundiaren Palacio de los Condes de Gabian aurkeztutako El ojo y el vértice (2016).

Anaïs Boudot. Arte Eder ikasketak egiten dabil Metzen. Argazkilaritzea Arlesgo École Nationale Supérieure de la Photographien eta Le Fresnoy-Studion Argazkilaritzea, bideoa eta teknologia barriak. 2016an, Madrilgo l’Academie de Franceren parte izateko hautatua izan zan eta Casa Velázquezen Santa Teresa de Jesúsen pausoak jarraitzen zituan proiektuan dabil.

Borja Gómez Arte Ederretan graduatua Euskal Herriko Unibersidadean, Gradu Amaierako Sari Berezia jaso eban 2015ean. 2017an, Pintura Masterra amaitu eta La Cour des Arts egoitza programan parte hartu eban, Saint-Rémy-de-Provencen. Lana bakarka erakutsi dau Gernikako Elai-Alai aretoan DU-DA erakusketan (2017). Talde erakusketa aitagarrienen artean dagoz: Iritziak eta Saiaketak Xabier Sáenz de Gorbearen komisariotzaz, Sanz Enea Kultur Etxean (Zarautz, 2014) eta Windsor Kulturgintzan (Bilbao, 2014); eta Oculta oculta dulce dulce ríe Naratan (Bilbao, 2018).

2019ko erakusketak zezeilean hasiko dira eta hiru-lau asteko iraupena izango dabe. Egutegia ondokoa da: Pablo Marte zezeilaren 15etik martiaren 15era, Álvaro Albaladejo eta Cristina Ramírez martiaren 22tik apirilaren 17ra, Raquel Asensi maiatzaren 3tik 31ra, Borja Gómez eta Anaïs Boudot nagilaren 7tik garagarrilaren 5era, Fernando Renes abuztuaren 30etik irailaren 20ra, Mabi Revuelta irailaren 27tik urriaren 18ra eta Mar Reykjavik urriaren 25etik zemendiaren 22ra. Azkenik, Ateak Zabalik 2019 talde erakusketea abenduaren 5ean inaugurauko da eta abenduaren 17ra arte izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu