Ume eta gazteentzako zerbitzu barria sortu dabe Ugao-Miraballesen

Bizkaie! 2018-12-28 09:25   Kulturea

Ugao-Miraballesko Udalak, Kultura Sailaren bitartez, ume eta gazteentzako zerbitzu eta baliabideen inguruko informazino guztia batzen dituan webgunea eta katalogo digital barri bat abiarazo ditu.

Batetik, ondoko webgunean udalerriko familiek eskuragarri izango dabe modu azkar, erraz eta guztiz eguneratuan, Ludotekea, Ludotxiki, Mirabatxo Kluba eta Uri-Koloniez osotzen dan Ugaotik dibersinora familian umeentzako programeari buruzko informazinoa.

Bestetik, webgune horretan zein udal webgunean herritarren eskura egongo da ume eta gazteentzako baliabideen udal zerbitzuen gidea (Umeentzako Programea, Gazteleku, Gazteinfo, Ikastaroak, Liburutegia eta Kiroldegia), baita Ugao-Miraballesko edade horreetako bizilagunentzako jarduerak egiten dituen kultur eta kirol alkarteen zehetasun guztiak be.

Baliabideen katalogoa (PDF 3,72MB)

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu