Bederatzi gazte getxoztar Italian, WoW proiektuari esker

Bizkaie! 2018-08-27 10:29   Euskaldunak munduan

Uretako kirolak bultzatzeko egitasmo horren parte da Getxo.

Getxon egin zan 2017ko WoW campusa (argazkia: Getxoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxoko bederatzi gazte Italiako Pesaro urira joan dira, uretako kirolak sustatzeko Wave on Wave (WoW) programearen nazinoarteko bigarren campusean parte hartzera; Erasmus+Sport-en ekimen hau Europar Batasunak finantzatzen dau. Getxo eta Pesarogaz batera, Varna (Bulgaria), Nancy (Frantzia) eta Adel (Eslovenia) uriak dagoz egitasmo horretan.

Getxoko taldea 12 eta 15 urte arteko bost neskak eta lau mutilek osotzen dabe. Uretako kirolak lantzen dituen herriko klubetako kide dira guztiak. Bidaia-gastuak, egonaldia eta mantenua ordaintzeko beka bati esker, programan parte hartzen daben Europako ganerako urietako 45 kirolari inguru batzen dituan campusean parte hartzen dabiz Pesaron. Uretako kirolen ezagutzea eta sustapena sakontzea da asmoa, eta kirolari gazteei prestakuntza osoa eskaintzea. Getxon igazko udan egindako WoW-ren lehen campusean ezarri ziran horreek helburuak.

Horrezaz gan, talde teknikoek esperientziak partekatu ditue, eta uretako kirolak sustatzeko bost urietan egindako aurrerapenak bateratzen ahaleginduko dira. Horren harira, Getxok tokiko komunidade nautikoa sortu barri dau, eta bertan parte hartzen dabe ikastetxeek, itsasoagaz lotutako instituzinoek eta hainbat klubek; esate baterako, Pakea Bela Eskolea, Orza, Real Club Marítimo del Abra, Raspas eta Getxo Arraun, Getxo Kayaka eta Getxo Dive eta Divertek.

Horreekaz batera lanean dabiz zerbitzuen eskaintza profesionalizetako eta segurtasunaren inguruko alderdiak hobetzeko. Ganera, ikastetxeek euren programetan uretako jarduerak sartzeko interes handia erakutsi dabenez, eskaera hori beteteko lanean dabiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu