Viktor Frankl-ek kontzentrazino-esparruetan bizi izandakoa, euskeraz

Bizkaie! 2017-11-15 11:05   Kulturea

Psikiatra eta idazlearen bizipenak itzuli ditue Lontxo Oihartzabalek eta Miren Arratibelek.

Liburuaren aurkezpena (Argazkia: Erein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gizakia zentzu bila liburua argitaratu barri dau Erein argitaletxeak. Lana Viktor Franklek idatzi ebanaren euskerazko bersinoa da eta Miren Arratibelek eta Lontxo Oihartzabalek hartu dabe ardurea itzulpena egiteko.

Bigarren Mundu Gerran Franklek kontzentrazino-esparruetan bizi izandako esperientziaren kontakizuna da orain eskuartean doguna. Sufrimendu handiko urte hareetan guztietan, goitik behera kendutako existentzia baten kontakizun erreala; dana galdu eban, gosea, hotza eta basakeriak sufridu zituan eta hainbat aldiz hilteko arrisku handia izan eban, halan da ze, biziteak merezidu dauela esan izan eban Frankl-ek

Psikiatra eta preso legez, Frankl-ek gogoetea egin eban, ezohiko itxaropen berbak erabiliz, gizakiak zailtasunak gainditzeko eta gure bizitzei zentzua emoten deutsan egia sakon hori topetako dauen ahalmenaren ganean.

Viktor Frankl-ek 39 liburu idatzi zituan eta orain dala 20 urte hil zan, Vienan. Gizakia zentzu bila bizi-irakaspen bat da eta euskerazko bersino hau kontuan hartuta, 48 hizkuntzatara itzulita dago. Psikiatra batek kontzentrazino-zelai baten bizi izandako jazoeren ganean lagatako lekukotasuna da. Liburuaren miloeka ale saldu dira munduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu