Martxan da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketea

Bizkaie! 2017-09-29 09:42   Kulturea

Neska-mutilen artean irakurteko zaletasuna sustatzea da helburua.

2.945 ikaslek hartuko dabe parte seigarren edizino honetan, igaz baino 1.000 ikasle gehiagok. Liburuak irakurri eta horreen ganeko book trailerrak egiten ibiliko dira hurrengo hileetan. Danetara, 25 ikastetxek emon dabe izena lehiaketan.

Egitasmoa Galtzagorri Alkarteak atontzen dau urtero Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz batera eta helburua da 12 eta 16 urte bitarteko gazteen artean irakurteko zaletasuna sustatzea, teknologia barriak erabiliz.

Lehiaketan parte hartu nahi dauenak maila bakotxerako proponidutako liburua irakurri beharko dau, gero, honen ganeko book trailerra sortzeko. Ikastetxeetatik kanpo norbanakoen kategoria bat be atondu dabe. Honetan parte hartzeko nahikoa izango da 2018ko martiaren 9a baino lehen sortutako bideoa webgunera igotea.

Liburu Gaztea webgunean bideo-tutorial interaktiboa jarri dabe ikusgai. Bertan, ikasturte honetan, igazko moduan, ikasleek book trailerrak zelan egin eta lehiaketan zelan parte hartu azaltzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu