Ixiar Rozas Göteborgeko Liburu Azokan parte hartzen dago

Bizkaie! 2017-09-28 11:48   Kulturea

Bere azken liburuaren ganean berba egin eta mahai-inguru baten be izango da.

Ixiar Rozas (argazkia: Mikel Lopez Gonzalez) | Ikusi handiago | Argazki originala

Udagoienetan atontzen dituen nazinoarteko azoketan be presente egoten da euskal literaturea. Suediako Göteborg uriko liburu azokea izaten da denporaldiko lehena eta gaur emongo deutsie hasierea. Bertan Ixiar Rozas euskal idazleak hainbat jardueratan parte hartuko dau. Belzuria izan zan idazlearen azkenengo liburua, 2014an, eta horren barri emongo dau Göteborgen. Lan hau funtsean, poesia, ipuin eta filosofia bilduma bat da eta lirikearen zein filosofiaren ikuspegitik interpretautako dan bidaiea kontetan dau.

Bihar, bestalde, Emakumezko ahotsen dokumentazinoa (Documentation in the female voice) mahai-inguruan hartuko dau parte idazleak. Jazoerak eta fikzinoa buztartuta, Magdalena Platzova (Txekiar Errepublikea), Theres K. Agdles (Suitza / Suedia), Carmen Posadas (Espainia) eta Rozas bera emakume protagonisten erretratuak aurkezteko asmoz dagoz bertan. Antzerkia, kazetaritzea eta fikzinoaren bidez, autoreek emakume garaikide zein historikoek bizi behar izandako desafioak aurkeztuko ditue.

Göteborgeko Liburu Azokea lau eguneko jaialdi literarioa da, liburu, idazle, autore, literaturazale eta jakinduriaren topagune. Egunak literatura ekitaldiz beteten dira bertan: poesia irakurketak, debateak… Liburu barrien aurkezpenak be egiten dira bertako 809 stand edo postuetan, eta sektoreko profesionalen arteko hartu-emonak errazten dabe. Guztira, 23 herrialdetako 95.000 bisitari inguru hartzen ditu azokeak.

Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu