Xabier Lete Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2017-09-20 11:45   Kulturea

Idazleek abenduaren 15era arte izango dabe euren lanak aurkezteko aukerea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Xabier Lete Nazinoarteko Poesia Saria antolatu dau laugarrenez. Idazleei zuzenduta dago lehiaketea eta baldintza garrantzitsuenetako bat da lanak euskeraz idatzi eta aurkeztea. Aurretik argitaratuak izan ez diran testuak bakarrik kontuan hartuko ditue.

Interesa dabenek lan bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dabe abenduaren 15a baino lehen. Irabazlea 2018ko martian jakinarazoko dabe eta 12.000 euroko saria jasoko dau. Saritutako lana, bestalde, poesian espezializautako argitaletxe ospetsu batek argitaratuko dau, ondo jagondako edizino baten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urte birik behin antolatzen dau lehiaketea Xabier Leteren omenez. Euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria izan zan oiartzuarra. Ez Dok Amairu taldeko kide izan zan eta 2009an bere azken poesia-bildumeagaitik, Egunsentiaren esku izoztuak, Euskadi saria emon eutsien. Urtebete aurrerago hil zan Lete Donostian.

Aurreko edizinoetan, Asier Serrano, Luis Garde eta Karlos Linazasoro idazleek irabazi eben saria. Honeek hirurak ezin izango dabe barriro lehiaketan parte hartu.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu