IX. Euskal Poesiaren BBK Astea gaur hasiko da Bilbon

Bizkaie! 2017-09-18 13:53   Kulturea

Aurtengo edizinoan Pott Bandea omenduko dabe. Jardunaldiak barikura arte egingo dira BBK Aretoan.

Pott Bandako kide Atxaga, Ordorika eta Iturralde, 1970eko hamarkadan | Ikusi handiago | Argazki originala

Errezitaldiak eta berbaldiak izango dira nagusi Euskal Poesiaren Astean. Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoan egingo ditue ekitaldi guztiak eta sarrerea dobakoa izango da. Hitzorduak arratsaldeko 20:00retan hasiko dira.

Bederatzigarren edizino honetan, ganera, Pott Banda literatura taldea omenduko dabe bere 40 urteurrenean. 1977 urtean sortu eben Joseba Sarrionaindiak, Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak, Jon Juaristik, Manu Ertzillak eta Joxemari Iturraldek eta urte gitxian euskal literaturea iraultzea lortu eben artista gazte horreek. Pott-en eragina euskal literaturan erabagigarria izan da, bai gaietan eta bai hizkuntzearen tratamenduan be.

Egitarauari hasierea emoteko, Itsaso debekatuak irakurraldia antolatu dabe gaur, astelehena. Bertan, hain zuzen be, Joseba Sarrionaindia, Bernardo Atxaga eta Jon Juaristiren poesia irakurriko dabe.

Bihar, barriz, Alrededores de Pott izenpean, berbaldi errezitaldia egingo dau Bernardo Atxagak. Bertan, bandearen alde ezezagun batzuk aitatuko ditu. Eguaztenean, Bertso gurutzatuak jardunaldiaren txandea izango da, hemen Karmelo Iribarren eta Felipe Juaristi idazleek parte hartuko dabe.

Hilaren 21ean, eguenean, Norte Jondo diskoa aurkeztuko dabe Beñat Arginzonizek eta Juanjo Navasek. Miren Agur Meabe, Blanca Sarasua, Maria Maizkurrena eta Itziar Minguez idazleek emongo deutsie amaierea aurtengo edizinoari, barikuan, Lau euskal poeta emonaldiaren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu