Juan Kruz Igerabidek 'Labur txintan' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2017-09-15 12:31   Kulturea

Hamabi koaderno laburrez osotuta dagoan lana Pamiela argitaletxeagaz kaleratu dau idazleak.

Juan Kruz Igerabide idazlea 'Labur txintan' liburuaren aurkezpenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Adunako idazlearen hirugarren aforismo bildumea da Labur Txintan. Mueta honetako lehenengo liburua 1998. urtean argitaratu eban Herrenaren arrastoa izenburupean eta Egia hezur izan zan bigarrena 2004an.

Bere hirugarren lan honetarako, azken hamarkadetan idatzitako pentsamenduak, hamabi koadernotan, gaika, sailkatuta dagoz. Danetara, 700 aforismo baino gehiago batu ditu liburuaren 144 orrialdeetara; hezkuntzea, gizartea, erlijinoa, artea edo psikologia dira, besteak beste, aztertzen dituan gaietako batzuk.

Juan Kruz Igerabide Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea da Euskal Filologia sailean eta bertan, Mikel Laboa Katedrearen zuzendaria be izan da. Bere ibilbidean literatura unibersaleko hainbat liburu euskeratu ditu eta umeentzako eta helduentzako berrogei liburu inguru idatzi ditu, horreen artean aitagarriak dira, besteak beste, Begi-niniaren poemak, Botoi bat bezala, Egun osorako poemak eta beste, Haur korapiloak, Printze txiki-txikiaren itzulera, Munduko ibaien poemak, Hosto gorri, hosto berde, Begi loti, Mintzo naiz isilik, eta Gorputzosorako poemak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu