Martiaren 3ko sarraskiaren ganeko pelikulea filmetan hasiko dira

Bizkaie! 2017-09-13 12:49   Zinemea

Urriaren 9an ekingo deutsie grabaketa lanei eta bost edo sei astetan amaitzea espero dabe.

Argazkia: Gariza Films | Ikusi handiago | Argazki originala

Begoña izeneko gazte bat izango da film luze honen protagonistea; honen ahotik izango dogu 1976ko martiaren 3an, Gasteizen izandako jazoera lazgarrien barri, izan be poliziak bost langile hil zituan urian.

Produkzino etxe bik izango dabe proiektua garatzeko ardurea: alde batetik, Gariza Films eta bestetik, Gasteizko Sonora Estudios.

Aitatu dabenaren arabera, lanak 1,5 miloeko aurrekontua izango dau eta datorren urriaren 9ean ekingo deutsie filmaketa lanei. Bost edo sei astetako lana izango dala aurreikusten dabe.

Danetara, 90 minutuko iraupena dau filmak eta Martxoak 3 alkartekoen laguntzinoa jaso dau hasieratik.

Vitoria, 3 de marzo, izango da pelikulearen izenburu ofiziala eta idea Oskar Bañuelos kazetariarena izan da. Victor Cabaco ibiliko da zuzendari lanetan eta aktoreak, barriz, Amaia Aberasturi, Ruth Diaz, Jose Manuel Seda eta Robero Berzal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa