350.000 euro onartu ditue kultura jaialdien programazinoa sustatzeko

Bizkaie! 2017-09-13 10:04   Kulturea

Deialdi honegaz, ikusizko arteen eta ikus-entzunezkoaren arloan antolatzen diran jaialdiak babestuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 350.000 euroko aurrekontua onartu dau kulturearen hainbat arlotan jaialdien programazinoa diruz laguntzeko. Deialdi honi esker, musikearen, antzerkiaren, jantzearen, literaturearen, ikusizko arteen eta ikus-entzunezkoaren arloan antolatzen diran jaialdiak babestuko ditu.

Igaz ez zan deialdirik indarrean egon, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak berregituratu eta erabarritu nahi izan ebalako. Aurtengo deialdia, barriz, jaialdi pribaduetara mugatuko da, hau da, erakunde publikoek antolatutakoak ezin izango dira aurkeztu.

Horrezaz gan, deialdiaren eredu barriak multzo bitan banatzen ditu jaialdiak: Alde batetik, jaialdi handiak dagoz, 100.000 euro baino gehiagoko aurrekontua dabenak; bestetik, jaialdi txikiak, 100.000 euro baino gitxiagoko aurrekontua dabenak. Banaketa barri honen helburua da jaialdi nagusien eta txikien arteko lehia desorekaturik ez sortzea. 

Gitxieneko aurrekontua eskatuko jake jaialdiei diru-laguntzinoa jaso ahal izateko. Deialdiaren azken edizinoan 60 jaialdik jaso eben diru-laguntzinoren bat. Horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzeak hainbat jaialdi babesten ditu diru-laguntzino izendunen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa