Greanpeace, Jon Aldeiturriaga eta Bilboko emakumea dira Ibiltariaren Sarirako hautagaiak

Bizkaie! 2017-09-13 09:35   Kulturea

Europako Mugikortasun Astea egingo dabe Bilbon hilaren 16tik 22ra. Sariketea ekimenaren azken egunean izango da.

Aurten, seigarren urtez, Bilboko Udalak Europako Mugikortasun Astea atondu dau irailaren 16tik 22ra bitartean egiteko eta horren harira, Bilboko Ibiltariaren Sarirako deialdia egin dau. Irabazlea, betiko legez, herritarrek aukeratuko dabe, bertoko hedabideek antolatzen daben bozketearen bidez; hedabide honeek ingurumenaren eta jasangarritasunaren sensibilizazino-ekimenetan laguntzen ibilten dira.

Irailaren 22an, Europako Mugikortasunaren Asteari amaierea emoteko, eta Bilbo nire kotxea barik ekitaldiaren barruan, botorik gehien jasoten dauen erakundeak edo personeak irabaziko dau saria.

Bilboko Ibiltariaren Sariak Bilbo atseginago, bizigarriago eta jasangarriago bihurtzen laguntzen daben personen eta taldeen zeregina autortzea dau helburu. Horrezaz gan, paseoan ibilteko ohitura osasungarriari balioa emoten deutso, osasuna sustatu eta uria hobeto ezagutzen laguntzen dauelako.

Aurten, honeek dira sarirako hautagaiak: Greenpeace, Jon Aldeiturriaga Zazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari-gerentea eta emakume bilbotarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu