XVIII. Dantzaldiak errealidadeari erreparauko deutso

Bizkaie! 2017-09-12 10:54   Kulturea

Dantzaldiaren inaugurazinoa Bilboko Rekalde Aretoan izango da, irailaren 14an, Taiat taldearen No half measures instalazinoagaz.

Dantzaldiaren aurtengo egitarauan hiru artista nabarmendu behar dira: –Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner–, ezaugarri batzuk konpartiduten dituelako: hirurek jaso dabe, besteak beste, Espainiako Jantza Sari Nazionala eta Areto edo Antzoki Alternatiboetan ekin eutsien hirurek beren bideari, izan be, espazio horreek babestu zituen jantza eta sorkuntza garaikidea, eta bai orduan bai gero babesa emon deutse lengoaia barriko ekipo artistiko askori. Kultureak izandako gorabeheren gainetik denporan zehar eutsi jake hartu-emon aberats horreei.

One-Hits Wonders atzera begirako piezea da, umore eta ondo onartutako porrot klabean egina, eta Sol Picó-gaz konpartiduko dogu. Daniel Abreu-ren Perro-n piztia eta otzanaren artean dagoana behatuko dogu. Eta Carmen Werner-egaz Donde las flores se mueren lekua bisitauko dogu.

Kutxa erako dispositibo batean zarratuta. Pierre Rigal-ek artega emozionala eta jakingura eszenikoa
eragingo deuskuz gizaki modernoaren tragediari buruzko ikuspegia emoten dauen Press lanagaz.  Manuel Liñán-ek (MAX saria 2017an Jantza Interprete Onena kategorian) norberaren emozinoetara eta alkarregaz konpartitduten doguzanetara hurreratuko gaitu Sinergia obreagaz.


Genero ikuspegia presente egongo da La pelota vasca izeneko monografikoan. Ekitaldi horretan hitzaldi bat emongo dau Olatz González Abrisketak Cuerpos Desplazados izenburupean, Sra. Polaroiskak Pilota Girls bideoa ekarriko dau eta Judith Argomanizek –Lasala konpainia– Lauesku lana.

EHU - Ikus-entzunezko Komunikazinoagaz lankidetzan, Ikerketa Performatiboko III. jardunaldietan: zinemea, uria, jantzea eta genero begirada(k) lako gaiak izango dira ardatz, izan be, zinemea aspaldiko osogaia da jaialdian, eta oraingo honetan Jardunaldien eskutik etorriko da.

Master class-ek –jantza profesionalei eta ikasleei zuzendutako formakuntza legez– eta sortzaileakaz
egingo diran Topaketek zarratuko dabe jardueren zirkulua.


 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa