Laburbiran parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2017-09-11 13:00

Abenduaren 15era arte egongo da film laburrak aurkezteko aukerea.

Topaguneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzadea emon nahi deutse aurten be.  Horretarako, 2018ko Laburbiraren edizino barria antolatzen dabil eta film laburrak sortzen dituen lanak batuko ditu abenduaren 15era arte.

2018ko urtarrilaren erdialderako aukeratuko dira XV. Laburbiran herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan erispide honeek izango dira kontuan: publiko guztientzako lanak izatea, sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea, sortzaileen lurralde eta askotariko generoa, genero ikuspegia eta filmen bestelako ezaugarriak: euskalkiak, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak…

Topaguneak Lekeitioko Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia be antolatzen ditu helburu beragaz, hau da, ikus-entzunezkoen sormenezko lanak bultzatzeko.

Laburbiran parte hartzeko informazino gehiago helbide honetan: leire@topagunea.eus eta webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa