Joseba Jaka bekea abian jarri dau Elkar Fundazinoak

Bizkaie! 2017-09-07 10:08

Antzerkia izango da ardatza aurten eta gai honetako lanak aurkezteko epea urtarrilaren 26an amaituko da.

Elkar Fundazinoak aurten be Joseba Jaka bekarako deialdia egitea erabagi dau. Honegaz, Fundazinoak sormen lanak sustatu eta lagundu nahi ditu.

Deialdi honetara antzerki lanak idatzi eta muntatzeko proiektuak euskeraz aurkeztu daitekez eta aurretik argitaratu bakoak izan behar dira. Bekara bere lana aurkeztu nahi dauenak 2018ko urtarrilaren 26ra arteko epea dauka. Bestalde, proposamenak aurkeztu daitekez Elkar Fundazinora bertara eroanda edota josebajakabeka@elkarfundazioa.eus helbidera bialduta.

Antzeko deialdietan ohikoa dan legez, aurkeztuko danak, bere datuakaz batera, egin nahi dauen lanaren azalpena eta lan horren lagin bat be aurkeztu beharko ditu.

Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazinoak osotutako epaimahai batek aztertuko ditu, eta erabagiko dau zein dan guztien artean irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osotuko dabe: Agurtzane Intxaurraga, Iratxe Retolaza, Jaime Valverde eta Elkar argitaletxeko editore bat, botorik bakoa, idazkari lanetan.

Irabazleak 10.000 euro jasoko ditu eta urtebete izango dau aurkeztutako proiektua garatzeko. Datorren urteko apirilaren 30ean jakinarazoko dabe sarituaren izena.

Aurreko edizinoan, Alaine Agirre idazleak jaso eban Joseba Jaka bekea. Laguntzino honi esker, aurten, Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburua argitaratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu