Indarkeria matxistearen kontrako #GukEzetz kanpainea aurkeztu deutso EGK-k Lehendakariari

Bizkaie! 2017-09-06 09:55   Kulturea

Iñigo Urkullugaz batzartu dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariak, Gasteizen.

Batzarrean parte hartu ebenak, Lehendakaritzearen egoitzan (argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hainbat gai izan ditue mahaiaren ganean Lehendakaritzearen egoitzan egindako batzarrean. Maialen Olabe EGK-ko presidentea eta Norma Ageitos bardintasun teknikaria izan dira gazte erakundearen ordezkariak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburuak egin deutsie harrerea. Indarkeria matxisteari aurre egiteko #GukEzetz kanpainearen barri emon dau EGK-k, Gasteizko batzarra aprobetxauta.

Uda hasikeran abian ipinitako egitasmoa da #GukEzetz. Maialen Olabek azaldu dauenez, 2016ko bagilean Indarkeria Matxistearen kontrako Protokoloa onartu zanetik, 80 aldiz baino gehiago aktibau behar izan dogu. Hartara, egoera horri erantzuna emoteko gogo eta beharretik sortu da kanpainea.

Olabek gogora ekarri dauenez, 30 urte baino gitxiagoko emakumeen artean, eraso sexisten salaketen tasea beste edade batzuetan baino handiagoa da (mila emakumeko 7,3 salaketa dagoz moltso horretan). Esangura horretan, kontzientziazino handiagoa eskatu dau EGK-k, egoereari bueltea emoteko eta datu horreen zergaitia hobeto ulertzeko.

Batez be, udeari begirako kanpainea izan da #GukEzetz, sasoi horretan salaketa asko jarten diralako eta herrietako jaietan kontzientzia zabaltzea ezinbestekoa dalako. Gizartearen eta kulturearen arloko persona ezagun eta erakunde askok bat egin dabe mezuagaz. Hainbat euskarri erabili ditue aldarrikapena zabaltzeko: Bideoak, argazkiak, pultsera bereziak... Ganera, bideo lehiaketea be antolatu eban EGK-k.

Kanpaineak jasotako atxikimenduakaz bideoa atondu dau Está Pasando en Gasteiz alkarteak, EGK-ren eskariz, ikusi, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu