Mursegok '% 100 Oion' lana CDan kaleratu dau

Bizkaie! 2017-09-06 10:07   Musikea

Kulturen arteko alkarbizitzea hobetzeko asmoz, bagilean euskarri digitalean argitaratu eban lana Eibarko musikariak.

'% 100 Oion' diskoaren azala | Ikusi handiago | Argazki originala

Oiongo hainbat herritar eta alkartegaz batera sortu eban diskoa Maite Arroitajauregik. Urte bi egon dira lanean orain esku artean dogun lanari formea emoten. Musikea eta sormenaren bitartez, herritarren arteko desbardintasunak ezabatzea eta uste faltsuak isilarazotea izan da euren asmoa. Guztira, 80 herritarrek baino gehiagok parte hartu dabe proiektu honetan.

Diskoa Eibar eta Oion artean grabau eben eta kantu guztiek dabe euren istorioa. Pieza bakotxaren sorkuntza prozesua desbardina izan da; abesti batzuetan oiondarren parte hartzea ezinbestekoa izan da, Oyenos Oion kantuan, adibidez.

Bidehuts argitaletxearen eskutik argitaratuko dabe % 100 Oion. Rafa Rodrigo irundarrak diseinautako azal-posterra dakar CDak da eta 200 ale baino ez dituela kaleratuko aitatu dabe, edizino mugatua izango da beraz.

Diskoak argitaletxearen webgunean eta Mursegoren emonaldietan be eskuratu ahal izango dira, ale guztiak agortu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu