Sei proposamen dakarz Zinemaldiaren Savage Cinema sailak

Bizkaie! 2017-08-22 13:04   Zinemea

Kiroletako eta abenturetako zinemagintzeari eskainitako atala lehiaketaz kanpokoa da.

'Mountain' pelikulako irudi bat (argazkia: Donostiako Zinemaldia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Estilo eta jatorri ugaritako sei zuzendari eta beste horrenbeste pelikula batuko ditu aurten Savage Cinema atalak; abenturea, naturea, kirola, norbere mugak gainditzea eta holako baloreak lantzen ditue danek. Donostiako Zinemaldiak Rory Kennedy eta Jennifer Peedom nabarmendu ditu sei parte-hartzaileen artean, lehendik be goi mailako film asko eginak ditue eta.

Rory Kennedyk Take every wave biopic erako pelikulea eroango dau Donostiara. Laird Hamilton surflari amerikarra da kontaketearen ardatza, Estadu Batuetan askoren inspirazino iturri izan dan kirolaria. Hamiltonek surfa zelan aldatu eban eta aurreretxiak apurtuz zelako ekarpena egin eban azaltzen da filmean.

Oraintsu BAFTA saria irabazi dauen Jennifer Peedom, ostera, Mountain filmaren egilea da. Altuerako paisajeei eskainitako zintea da eta musikeak be protagonismo handia dauka., izan be, irudien edertasuna musikeagaz buztartu dau Peedomek, Australiako Ganbera Orkestrearen laguntzinoagaz.

Horreez biez gan, beste lau film be aurkeztuko dira Savage Cineman: Paradigm lost (John Decesare) surfaren ingurukoa da eta Kai Lenny surflari ezaguna dau protagonista. Secrets of Desert Point (Ira Opper) be surfari lotutako lana da, baina kasu honetan Indonesiaraino olatu perfektuaren bila joan ziran zaleen istorioa kontetan dau.

Tout là-haut (Serge Hazanavicius), aldiz, goi-mendia eta snowboarda batzen dituan pelikulea da. Amaitzeko, Under an Arctic sky (Chris Burkand) Islandiako fiordoetara surfean egitera doazan lagun batzuen barri emoten dauen zintea da. Ugarteko negu latzari aurre egin beharko deutsie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu