Julene Azpeitia ipuin lehiaketea abian da

Bizkaie! 2017-08-22 10:28   Kulturea

Zumaiako Udalak egin dau deialdia eta irailaren 30era arteko epea dago idazlanak bialtzeko.

Euskerazko sorkuntza literarioa bultzatzeko, Zumaiako Udalak urtero antolatzen dau Julene Azpeitia (1888-1980) irakasle eta idazlearen izena daroan lehiaketea. Aurten 30. edizinoa izango da eta irailaren 30era arte bialdu leitekez ipuinak. Lanak euskerazkoak, originalak eta argitaratu bakoak izan beharko dira.

Ipuinen gaia librea izango da eta gitxienez sei orrialde bete beharko ditu, gehienez 15. Era honetako lehiaketetan ohikoa dan moduan, idazlearen izena ez da agirian bialdu behar, sobre itxi baten baino. Idazlan bakotxaren lau kopia emon behar jakez antolatzaileei. Posta elektronikoz be bialdu leitekez lanak.

Zumaiako Udalak erabagiko dau epaimahaian nortzuk egongo diran. Udaleko euskera teknikaria izango da idazkaria, baina ez dau botorik emongo. Sariak hutsik geratu leitekez. Irabazleari 3.000 euro emongo deutsiez eta bigarrenari, 1.500. Ganera, 1.000 euroko beste bat egongo da Zumaiako onenarentzat.

Argibide gehiagorako eta lanak bialtzeko posta elektronikoa, hauxe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu