Aste Nagusiko Euskera Saria, Uriolari

Bizkaie! 2017-08-21 13:22   Euskerea berbagai

Hau Pittu Hau konparseak emoten deutse urtero saria euskerearen aldeko lanean nabarmendu diranei.

Uriola Bilbo eta inguruetako gorabeheren barri emoten dauen interneteko ataria da, euskera hutsezkoa. Tokiko albisteak eskaintzen deuskuz gure hizkuntzan eta ganera euskaldunon eta herri mobimenduko eragileon arteko topaleku birtuala be bada, azaldu dau Hau Pittu Hauk. Besteak beste, Aste Nagusiaren jarraipen zehatza egten dauela nabarmendu dau konparseak.

Uriolak euskaldunoi euskeraz bizi izatea errazten deusku, hurreko albisteak euskeraz eskainita ezinbesteko esparrua beteten dau, Hau Pittu Hauren ustez. Hartara, erderazko medioetara joteko beharrik ez dago uriko ekimenen barri izateko. Danok osotuten dogu Uriola: laguntzaileok, eragileok, irakurleok... danon laguntzinoagaz egiten dau aurrera.

Bilbo euskalduntzeko lanean komunikabideak ezinbestekoak dirala uste dau konparseak eta, horregaitik, bilbotarrei dei egin deutsie komunikabideok indartu, kontsumidu eta zabaldu deiezan. Euskera Saria emonda, babes hori sendotu nahi dau Hau Pittu Hauk, batez be Uriolak egindako ekarpena nabarmenduz.

Urtero emoten dau Hau Pittu Hauk Euskera Saria, Aste Nagusiaren barruan. Bilbon eta Euskal Herrian euskerearen alde hainbat talde eta personak egindako lana txalotu nahi dabe modu horretara. Aurreko urteetako edizinoetan, Berbalaguna, Medikuntzako euskerazko ikasleak, UEMA, UEU eta abar saritu ditue.

Abuztuaren 24an, eguenean, arratsaldeko 17:00etan emongo deutsie Euskera Saria Uriolako arduradunei, Hau Pittu Hauren txosnan egingo dan ekitaldian; Arenaleko moilako Euskalgunean dago hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa