Euskera, errumaniera eta eslovenierazko filmak Glocal in Progress atalean

Bizkaie! 2017-08-11 08:49   Zinemea

Postprodukzino fasean dagoz hiru pelikulak eta profesionalei erakutsiko deutsiez Donostiako Zinemaldian.

'Dantza' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Helburu zehatza dauka Zinemadiaren Glocal in Progress atalak: Oraindino amaitu barik dagozan proiektuak zinemearen industriako eragileei erakustea, lanei nazinoarteko zabalkunde handiagoa eta aukera barriak emoteko. Produktoreak, banatzaileak, programatzaileak eta abar egoten dira proiekzinoetan. Sailaren beste ezaugarri nagusia hizkuntza txikiei egiten jaken lekua da, izan be, Europako hizkuntza handienetan ez dagozan proiektuak onartzen ditue, hau da, ingelesez, frantsesez, alemanez, espainolez, italieraz edo errusieraz ez dagozanak.

Aurtengo Glocal in Progress saileko lehenengo jardunaldian Europako hiru film ikusi ahal izango dira, edo, zehatzago esanda, postprodukzinoa amaitu aurreko bersinoak. Tartean egongo da euskerazko Dantza pelikulea, Telmo Esnalek zuzendua. Aurretik Aupa Etxebeste!, Urte berri on, amona eta beste hainbat film zuzendu ditu. Zinemaldiko arduradunen esanetan, Esnalek bosgarren aldiz parte hartuko dau Donostiako jaialdian.

Euskal jantzen sinbolo eta metaforak oinarri hartuta, sormenezko pelikula librea da Dantza, bizitzearen zikloaren historia eta gizakiaren eboluzinoa erakusten dauen fikzinozko film musikala. Hainbat gai unibersal jorratzen ditu jantzearen bidez.

Beste film biak Esloveniatik eta Errumaniatik datoz. Batetik, Miha Mazzinik zuzendutako Izbrisana eta, bestetik, Hadrian Marcuren Un om la locui li. Glocal in Progress eta Glocal in Progress Industria sariak emongo ditue saileko parte-hartzaileen artean. Irailaren 25etik 27ra egingo dira sail horretako saioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa