Kalakanek hiru kontzertu berezi joko ditu Sarako kobazuloetan

Bizkaie! 2017-08-10 09:08   Musikea

Abuztuaren 21ean, 22an eta 23an izango dira eta sarrerak salgai dagoz.

Naturearen eta historiaren aldetik ingurune berezia dira Sarako kobazuloak, Lapurdin. Kalakan taldeak leku hori aukeratu dau hiru kontzertu joteko, koben ikutu magikoa aprobetxetako. Emonaldiak 21:30ean hasiko dira baina, antolatzaileek azaldu dabenez, aurretik jan-edanerako txosnea zabalik egongo da 19:30etik.

Lehenengo kontzertuan, hilaren 21ean, euskal kantuak izango dira ardatza. Tradizinoa estetika modernoz janzteko lanean dabizan beste hainbat musikari izango ditu alboan Kalakan hirukoteak: Berçaits anaiak, Mattin Lerissa eta Etchegoyhen ahiztak.

Hurrengo egunean, 22an, Luis Peixoto portugaldarra konbidau dabe Kalakanegaz batera joteko. Da Terra proiektuan alkarregaz lan egindakoak dira Peixoto eta Kalakan. Amaitzeko, abuztuaren 23an, jazz musikeagaz bat egingo dabe Kalakanen doinuek, izan be, Iñaki Salvador pianistea izango dabe lagun Sarako kobazuloetako oholtzan.

Sarako kobazuloek eskaintzen daben babes naturalari esker, eszenatokia eta entzuleentzako harmailak aterpean egongo dira. Hartara, antolatzaileek adierazo dabe kontzertua edozein eguraldigaz egingo dala, euria bada ez dalako inor bustiko. Sarrerak 17,60 euroan dagoz salgai (hemen), eta 13,20an 13 urtetik beherakoentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa